Info
Euskal Herrian, euren eskubideen alde borrokatzen diren herriekiko elkartasuna indartsua izan da aspaldidanik. Elkartasun eta anaitasun horren bideratzaile izan da Askapena erakundea.

Leroy One Stone eta lagunak, Selektah Sound systemarekin batera...
Gure kultura ulertzea ezineskoa litzateke kanpoko herriekin izan degun harremana ezagutu gabe. Musikari dagokionez eta gure gustu musikaletan zentratuta, mundu osoan zehar esklabu modura indarrez sakabanatutako esklabuen ondorengoek sortutako musika eta erritmoak ditugu maite, gehien.

Duarri mikroa fintzen...
Askapenak Hernanin antolatu zituen jarduunaldi batzuetara gonbidatuak izan ginen eta gustura parte hartu ere. Gudarien plazan muntatutako karpan aritu ginen (igande arratsalde batez oker ez bagaude). Ordu eta espazio berezia zen baina hainbat lagun elkartu ginen.

Odei perkusioetan, Zigort DZ, Molte Mc...
Selektah sound systemaren parte Molte Mc, Zigor DZ, Daddy Jeff, Raul Black jiko, Odei perkusioetan, Juan Kaltta eta ni neu. Lagun gonbidatuak berriz Granadan egoitza zuten Leroy One Stone, Duarri eta lagunak (eskerrik asko Andoaingo Jah B-ri topaketa posible egiteagatik). Polita izan zen saioa...

Molte Mc, nazioarteko elkartasunaz betetako mezuak zabaltzen :-)
Eskerrik asko Askapena erakundeari urteetan egindako lanarengatik eta egun horretan antolaketan aritu zirenei.
ARGAZKI GUZTIAK: JUAN KALTTA/KOSMIK/DARKSOUNDS.
